#00.- Artxipelagoa III. denboraldia. Hemen da azkena!

Erne!!! Datorren astelehenean, Abenduak 11 Artxipelagoa fikzio podcastaren hirugarren eta azken denboaldia abiatuko dugu EITB Podkasten. Denboraldiaren lehen atala, 17. a, zurekin batera entzun nahi dugu, Dolby Atmos efektua barru barruraino sar dakizun. Horregatik, entzunaldi berezia egingo dugu elkarrekin Donostiako Principe zinemako 7. aretoan arratsaldeko 19.00tan. Eserlekua gordetzeko, eman izena email honetara idatziz:  artxipelagoa@eitb.eus Denboraldi berriak nobedade ugari dakartza, hasi pertsonaietatik eta musikaraino. Zatoz entzunaldi berezira!  

Om Podcasten

Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da