#08.- atala: Itsasargia

Iker eta Jare mangladian galduta dabiltza. Iker lasaitasuna mantentzen ahalegintzen da baina Jare, ordea, gainezka eginda dago azken aldian gertatu zaionarekin eta, batez ere, Nizarrengaitik. Gorbeiako hirigunean, goizeko guardia egiten duten zaintzaileek kanpoko harresian dauden zakur basati batzuk uxatu eta erdi-janda dagoen esku bat topatzen dute. --------------------------------- Fitxa Teknikoa : Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés Gidoia:  Xabier eta Martin Etxeberria Aktore  zuzendaritza:  Anartz Zuazua Aktoreak:  Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Anaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola , eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko  kideak Soinu diseinua:  Xanti Salvador eta Koldo Corella Soinu banda orijinala:  Rafa Rueda eta Aritz Aranburu Irudiak:  Xabier Sagasta   Ulu Mediak  EITB podkasterako  espresuki ekoitzitako fikzio podcasta da.    

Om Podcasten

Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da