#18.- atala: Etsaiak, lagunak eta mamuak

Alpeen azpian, mendiaren barrenean ezkutatuta dagoen Germaniarren Ziutadelara iritsi dira trenez Jare eta bere lagunak. Liluratuta dago Jare hango aurrerapenengatik eta, batez ere, bere amarekin egoteagatik. Urbasan, Salah-ekin Ipar Afrikako Ligako buruzagiarekin elkartuko da Aitor indarrak batzeko ahaleginean. Bitartean Baltza, Eibarrera Germaniarren ontziak noiz iritsiko zain dago. Fitxa Teknikoa: Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin. Zuzendaria: Oier Aranzabal. Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria. Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria. Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz. Artea: Xabier SagastaEskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.  Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.

Om Podcasten

Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da