#24.- atala: Enperadore lokartua itzartuz

Azkena gertu dago eta ez du itxura onik. Urbasako mendi gainetatik ustekabeko erasoa jo arren, Eibarko gudaontziak indartsuegiak eta ugariegiak dira era bat  geldiarazteko. Zitadelan, Ikerrek gidatutako matxinadak indarra hartu du, baina Olatzek arma bat gordeta dauka hala ere. Fitxa teknikoa:  Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin. Zuzendaria: Oier Aranzabal. Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria. Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz. Artea: Xabier Sagasta Eskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.   Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.  

Om Podcasten

Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da