Baimenik? Ez, eskerrik asko

Urteko azken Berria FM saioan Galdakaora joan gara, Sormene sortzaileen plazan dagoen giroa arnastera. Bertan, J Martinako Kattalin Barcenarekin, Kai Nakaiekin eta Haizea eta Ningrarekin egin dugu solasaldia: zer den gazte eta euskaldun gisa sortzea, zer emakume bezala oholtza hartzea, zein garrantzia duen reggetoia, trapa, rapa eta hip hopa feminismotik kantatzea... Eremu librean dantzan arituko da Lohitzune eta Amaia Igartuarena da puntua.

Om Podcasten

2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka.