Ertza, q-rekin idatzita

LGTBIQ+ siglari ‘Q’ letra eta ‘+’ zeinua erauztea erabaki du PSOEk, eta horrek kolpez mahaigaineratu eztabaida: nola behar litzateke izendatu kolektiboa? Zer gorputz, desira eta identitate utzi dute bazter? Zer norabideren erakusle da urrats hori? Bada alternatiba hoberik? ‘Queer’ mugimendua du hizpide BerriaFMk, Josebe Iturrioz eta Ibai Fresnedo militante transfeministak lagun. Gainera, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa izan berritan, bertsorik ere bada tartean.

Om Podcasten

2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka.