Gazte bai, aske nahi

Urtemuga dugu Berria FMn, orain bi urte sortu bai genuen podcasta, indarkeria matxistaren aurkako egunaren bezperan. Gaurkoan ere hortaz arituko gara, baina ez hortaz soilik: Maider Barañano Euskal Herriko Neska Gazteetako kidea izango da kolektiboaren nondik norakoak azaltzen eta azken aldian landu dituzten hainbat proiekturen berri ematen. Umorean, serio, Ramoni arituko da eta biharko mobilizazioak ere jasoko ditugu saio honetan.

Om Podcasten

2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka.