Mataza elkarrekin askatzeko

Datorren larunbatean Euskal Herriko Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa feministak izango dira, eta horren gainean arituko gara 23. Berria FM saioan. Iratxe Retolazarekin eta Idoia Zengotitabengoarekin dekolonialismoaz solastuko gara, eta Amaia Zufia Bilgune Feministako bozeramaileak jardunaldien nondik norakoak azalduko ditu. Puntua Maider Galardi F. Agirre kazetariarena da, eta umorearen atala Ramonik egin du.

Om Podcasten

2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka.