Nora begira daude?

Hirugarrenez, bueltan da Berria FM, eta lehenengo atal honetan zinema industriara begira jarriko gara. Lara Izagirre zinema zuzendariarekin egin dugu elkarrizketa sakona. Nora filma zinema aretoetan estreinatu berri du, eta Hemen emakume zinemagileen elkarteko zuzendaria da. Ikuspegi horretatik aritu gara filmak egiteko moduez, zinema jaialdiez, emakumeen parte hartzeaz, eta beste.

Om Podcasten

2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka.