#027 - Euskal Kantagintza berriaz (birziklatuz)

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita zazpigarren saioan, Pako Aristik orain 35 urte idatzitako "Euskal kantagintza berria" liburuaz mintzatu zaigu egilea bera, aspaldi agortua zegoen lana berrargitaratu baitu Ereinek. Eta entzun ditugu: NIKO ETXART / HAIZEA / HERTZAINAK / LOURDES IRIONDO / AMAIA ZUBIRIA / MIXEL LABEGERIE / MIKEL LABOA.

Om Podcasten

Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.